munDUA

Ustezko 40 ekintzaile hil dituzte Pakistanen

Beste iturri ofizial batzuek adierazi dute hildako gehienak zibilak direla.

2010eko irailaren 1a
12:29
Entzun
Pakistango segurtasun zerbitzuek ustezko 40 ekintzaile hil dituzte bart Jaiber eskualdean, Afganistango mugatik gertu, bonbardaketan, bozeramaile militar batek esan duenez. Haren arabera, Pakistango armadatik ihesi doazenak izan dituzte helburu: talibanak eta "muturreko" beste ekintzaile batzuk. Helikoptero bidez egin dute erasoa.

Identifikatu gabeko iturri ofizial batzuek adierazi dute hildako gehienak zibilak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.