nazioartea

Ustezko 40 'taliban' hil dituzte pasa den astean Afganistan eta AEBetako indar armatuek

Afganistan eta AEBetako indar armatuek egindako operazio batean ustezko 40 'taliban' hil dituzte pasa den aste honetan. Iturri estatubatuarrek adierazi dutenez, gertakaria Kumareko probintzian gertatu zen, Afganistango ekialdean hain zuzen. 40 hildako hauekin ehunetik gora igo da hilabete honetako biktimen kopurua.

2005eko abuztuaren 22a
16:34
Entzun
Cindy Moore AEBetako Armadako tenienteak jakinarazi duenez, AEBetako eta Afganistango indar armatuak Kumareko lurraldea kontrolatu nahiean zebiltzala gertatu zen liskarra. AEBetako aginte militarraren arabera operazioa pasa den asteburuan amaitu zen, eta ehunka militar estatubatuar eta afganistandarrek parte hartu zuten.

Operazioa Afganistango "errebelde" batzuen aurka zuzenduta zegoela adierazi dute iturri estatubatuarrek, eta aurreko ekainean Chinook helikoptero estatubatuarra eraisteak eragin zituen 16 hildakoen ardura leporatzen zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.