Ustezko 50 gerra kriminal bizi dira Londresen

1991. urteaz geroztik egindako gerra krimenak ikertzeko legea sartu da indarrean Erresuma Batuan

2010eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Aegis Trust giza eskubideen aldeko erakundeak salatu zuen atzo, ustezko 50 gerra kriminal baino gehiago bizi direla egun Erresuma Batuan. Horien artean, Irakeko presidente Sadam Husseinen erregimeneko zenbait goi kargu dun daudela adierazi zuen Aegis Trustek. Horiekin batera, Zimbabweko presidente Robert Mugaberen Ikerkuntza Kriminaletako Departamenduko kide bat eta Kongoko Poliziako buru ohia daude, erakundearen esanetan. Azken horrek, gainera, jendaurrean aitortu zuen bere garaian krimen baten egilea izan zela.

Jack Straw Erresuma Batuko Justizia ministroak, gerra kriminalak ezkutatzen ez dituztela frogatzeko, 1991. urteaz geroztik izandako gerra krimenak aztertzeko legea berrikustekokonpromisoa hartu zuen iaz. Atzo sartu zen, hain zuzen, lege erreforma hori indarrean.Alabaina, denbora muga horrek 1994an Ruandan gertatutako hilketen egileak auzipetu ahal izatea badakar ere, 1970ekohamarkadako Kanputxeako genozidioa ikertzea debekatzen du, besteak beste. Hori dela eta, epeak atzeratzeko eskatu diote diputatuek Gordon Brownen gobernuari; 1948. urtera arte genozidio kasuetan, eta 1949ra arte gerra krimenen kasuetan, hain zuzen ere.

Bestalde, Aegis Trusteko kideNick Donovanek Erresuma Batuko Barne Ministerioari eskatu dio Scotland Yardeko Krimenetan Espezializatutako Unitatea -1999an itxia- berriz ere zabaldu dezala; era berean, nazioarteko zuzenbideak galdegiten dituen ustezko kriminalak atxilotzea ere eskatu dio, epaitegien esku jar ditzaten. Kriminal horiei egozten zaizkie, besteak beste, Jugoslavian, Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Somalian edo Sudanen gertatutako gerra krimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.