irak
Ustezko 80 erreboltari hil dituzte Irakeko eta AEBetako soldaduek
Irakeko eta AEBetako soldaduek 80 lagun hil dituzte, Iraken. Erresistentziako kideak prestatzeko erabiltzen zela uste duten legez kanpoko entrenamentu gune bati eraso egin diotela diote, eta han 80 erreboltari hil dituztela.
AEBetako eta Irakeko iturri militarrek esan dutenez, erasoa atzo hasi zen, eta "17 orduz borrokan aritu ondoren 80 gizon armaturen heriotzarekin amaitu da". Zabaldu duten komunikatuan ez dute jakinarazten AEBetako eta Irakeko soldadurik hil ote den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu