Ustezko hamar matxino hil dituzte Afganistanen
KABUL. Afganistango hamar eskualdetan operazio zabala egin dute Poliziak, armadak eta nazioarteko indarrek. Haien arabera, hamar matxino hil dituzte, eta bertze 30 atxilotu. Bertzetik, Jalalabad hirian mila ikaslek manifestazioa egin zuten Loja jirga batzar tradizionalak herrialdean gelditzeko eskatu dielako AEBei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu