Londresko atentatuak

Uztailaren 21ean Londresen eginiko atentatuengatik atxilotutako hiru aske utzi ditu Poliziak

Erresuma Batuko poliziak uztailaren 21ean Londresen gertatutako atentatuekin lotuta atxilotu zituen hiru pertsona aske utzi ditu gaur kargurik gabe. EFE agentziak adierazi duenez, ez da askatutakoen izenik zabaldu, baina bi gizonezko eta emakumezko bat direla jakinarazi du. Erresuma Batuko hego-ekialdean izan ziren atxilotuak pasa den igandean, beste lau pertsonekin batera.

2005eko abuztuaren 2a
17:44
Entzun
Uztailaren 21ean Londresen gertatutako atentatuekin lotuta, hainbat atxiloketa gauzatu zituenErresuma Batuko Poliziak. Guztira 22 dira preso hartutakoak, eta hauetatik hiru aske utzi dituzte gaur kargurik gabe.

Poliziak EFE agentziari jakinarazi dionez, hirukotea bi gizonek eta emakume batek osatzen dute, baina ez da hauen izenik zabaldu. Pasa den igandean atxilotu zituen Poliziak Brightonen (Erresuma Batuko hego-ekialdean) beste lau pertsonekin batera.

Hauek aske utzita, 18 'susmagarrik' jarraitzen dute atxilotuta joan den uztailaren 21ean Londresen huts egindako atentatuekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.