Besteak beste, iragan maiatzaren 23an hondeatzeko makina bat erre izana leporatzen die Poliziak hiru gazteei. Urbanizazio proiektu baten aurkako kanpainaren barruan gertatu zen erreketa hori. Halaber, 2002ko azaroan Telepizza pizza salmenta kateko egoitza baten aurka lehergailu txiki bat jaurti zutela dio Espainiako Poliziak. Ildo beretik, inmobiliarien eta kutxazain automatikoen kontrako erasoak egotzi dizkiete.
Juan Cotino Espainiako Gobernuaren Valentziako ordezkariak atxilotutako gazteak globalizazioaren aurkako mugimenduko kideak direla nabarmendu zuen atzo. Zehazki, duela hilabeteko Greziako protestetan izan zirela azpimarratu zuen.
Erasoak
Valentzian lehertu zen gutunazala bidali zutelakoan atxilotutako hiru lagun Espainiako Auzitegi Nazionalera
Maiatzaren 24an Valentziako San Vicente kaleko posta bulegoan eztanda egin zuen gutunazala lehergailuekin prestatu zutenak 20 eta 26 urte bitarteko hiru gazte anarkista dira. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dituzte gaur. Hasieran, lau gazte atxilotu zituzten, baina haietako bat aske utzi dute. Posta bulegoko leherketaz gain, beste zenbait sabotaje ere leporatzen die Poliziak Valentziako gazte horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu