VALONIARREN TRIKIMAILUA PARLAMENTUAN
Belgikako Konstituzioak aurreikusten duen salbuespeneko neurri bat baliatu zuten alderdi valoniarrek atzo Parlamentuan. Komunitateren baten eskubideak arriskuan jar lezakeen egoeren aurrean balia daiteke soilik mekanismo hori, eta, orain artean, behin bakarrik baliatu da; 1985ean. BHV Brusela Halle Vilvoorde barrutia zatitzea eta, hartara, frantses hiztunek dituzten eskubideak galtzea saihestu dute horrela alderdi valoniarrek. Flandrian badago ere, barruti horretan eremu elebidunaren eskubide berak dituzte frantses hiztunek, tartean alderdi valoniarren aldeko botoa ematearena. Mozioari esker bozketa egitea saihestu dute valoniarrek, gehiengoan baitira diputatu flandriarrak. Bozen data ezarri beharko dute orain. Irudian Yves Leterme lehen ministroa, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu