Mundua

Vatikanoak ez du Sobrino zigortuko, baina gogor gaitzetsi du haren lana

Gainera, Jesusen Lagundiaren eta El Salvadorreko Elizaren esku utzi du hitzaldiak emateko debekua ezartzea. Behartsuenekin engaiatutako Askapenerako Teologiaren buruetako bat da Sobrino.

2007ko martxoaren 14a
20:30
Entzun
Jon Sobrino (Bilbo, 1938) josulagun eta teologoari zuzeneko zigorrik ez jartzea erabaki du Vatikanoak. Hala ere, teologia arloan eta, batik bat, Jesukristoren inguruan, egin dituen lan eta proposamenak gogor gaitzetsi ditu.

Bereziki, Sobrinoren bi obra gaitzetsi ditu Vatikanoak: Jesucristo liberador. Lectura historicoteologica de Jesus de Nazarat (Jesukristo askatzailea. Nazareteko Jesusen irakurketa historikoteologikoa), eta La fe en Jesucristo. Ensayo desde las victimas (Jesukristorengan fedea. Biktimen ikuspuntutik egindako saiakera). Eliza Katolikoko buruzagitzaren arabera, Jesukristoren ikuspegi okerra ematen da testu horietan: "Itun Berriaren eta Elizaren Kontzilio Handien baieztapen arauemaileen balioa gutxiesteko joera du, hala nola, Jesukristoren jainko izaera, Jainkoaren Semearen gizon egitea, Jesusen eta Jainkoaren Erresumaren arteko harremana, bere autokontzientzia eta haren heriotzaren balio salbatzailea gutxistekoa". Lan horiek "fededunentzat arriskutsuak" direla erantsi du Doktrinaren Kongregazioak.

Arestian esan bezala, Sobrinoren kontrako zigor neurri zehatzik ez du hartuko Vatikanoak. Hala ere, Jesusen Lagundiaren eta El Salvadorko Elizaren esku utzi du hitzaldiak ematea debekatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.