MUNDUA

Venezuela zigortzeko agindu du Obamak

AEBetako presidenteak "larrialdi nazionaleko" egoera izendatu du, Venezuelako egoerak AEBen segurtasunarentzat "aparteko arriskua" duelako.

Joe Biden eta Barack Obama. ETXE ZURIA
2015eko martxoaren 9a
16:20
Entzun

"Oso kezkatuta gaude Venezuelako Gobernuak oposizioko kideak beldurrarazteko egindako ahaleginengatik", adierazi du Etxe Zuriak zigorrak ezartzeko dekretuan.

Venezuelako zazpi laguni Ameriketako Estatu Batuetara sartzea debekatu diete, bertan dituzten aktiboak blokeatzearekin batera. Oharrean, preso dauden politikariak aske uzteko eskatu du AEBetako Gobernuak.

AEBetako Kongresuak iazko abenduaren 10ean onartu zituen Venezuelaren kontrako zigorrak, eta berretsi egin zituen Obamak abenduaren 18an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.