mundua

Venezuelako kartzela bateko zuzendaria bahitu dute presoek

Osasun zerbitzu ona eskatzen dute. Caracastik 25 kilometrora dagoen espetxe batean izan da bahiketa.

2011ko apirilaren 29a
11:37
Entzun

Venezuelako espetxe bateko preso batzuek kartzelako zuzendaria eta 21 langile bahitu dituzte, tuberkulosi gaitza dela-eta osasun zerbitzu ona behar dutela eskatzeko. Caracastik 25 kilometrora dagoen kartzela da: Rodeo II.a.

Venezuelako Kartzelen Behatokiko zuzendari Humberto Pradok esan du espetxe hartako preso gaixo bat beste kartzela batera eraman arren egun gutxira itzuli egin zutela, ez zutela artatu eta horrek haserretu egin dituela presoak.

Edwin Rojas Barne ministrordeak adierazi du zuzendaria-eta bahituta dauden bitartean ez dutela hitz egingo presoekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.