Venezuelan protestak iragarri dituzte Chavezen kontrakoek

ERREDAKZIOA
2007ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Hugo Chavez Venezuelako presidentearen oposizioko buru Manuel Rosalesek mobilizazio asko antolatuko dituztela adierazi du, «Chavezen gehiegikeriak» salatzeko. Horretarako, udalerrietako arduradunen eta elkarteetako herritarren antolaketa egongo dela esan zuen, eta kalera irtengo direla, behar adina alditan. «Kalera irtengo gara herriaren motorra diren gauzen alde borrokatzeko, arazoak konpontzeko behar diren benetako motorren alde».

Azken aldian Hugo Chavezek agertu dituen asmoek «urrunegi» egin dutela esan zuen Rosalesek. Orinocoko petrolio gunea nazioaren esku utziko duela esan zuen atzo, eta horrekin batera iragarri dituen nazionalizazioek sutan jarri dute oposizioa.

Horrez gainera atzo iragarri zuen 1992an Hugo Chavez buru zela huts egin zuen estatu kolpea gogoratuko dutela bihar, Legebiltzarreko ezohiko bileran. 15 urte dira Chavez Gobernua hartzen saiatu zela Carlos Andres presidente zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.