KataluniaKO PROZESU SUBIRANISTA

Via Catalanaren 400 kilometroak, argazki bakarrean

Ehunka mila herritarrek parte hartu zuten Kataluniaren independentziaren aldeko giza katean, iazko Diadan. Bideoa: 'Gigafoto'-a. [youtube]http://youtu.be/z9WrrKNrc1c[/youtube]

Maialen Unanue
2014ko apirilaren 1a
09:46
Entzun

ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak Gigafoto-a eskegi du sarean, iazko Diadan egindako giza-katea erakusten duen argazki erraldoia, hain zuzen. Bilatu zure lekua historian lelopean, ekitaldian parte hartu zuten herritarrei euren burua argazkian topatzeko aukera eman die ANCk. Ordu sinbolikoan eskegi du, gainera; 17:14ean, hain zuzen ere, Diadako giza-katean parte hartu zutenek elkarri eskua eman zioten ordu berean.

Argazki erraldoia giza-katea egin zenetik hainbat hilabete pasa ostean eskegi dute sarean, hori sortzeak izan duen konplexutasunaren ondorio. Izan ere, ibilbide osoa harrapatu zuten 107.000 argazki elkartu behar izan dituzte bakar batean.

Ehunka mila herritarrek hartu zuten parte Via Catalana izeneko giza-katean, Kataluniaren independentziaren aldeko atxikimendua erakusteko. Aurreikuspen guztiak gainditu zituen ekimenak: 400 kilometro lotu zituzten ehunka mila herritarrek eskuz esku. Katalunia osoa, iparraldetik hegoaldera, lotu zuten. Generalitateko Barne Sailak emandako datuen arabera, 1.600.000 lagunek elkar hartu zuten ibilbide osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.