Mundua

Villepin Frantziako lehen ministro ohia errugabetu egin dute Sarkozyren aurkako azpilanaren auzian

=iClearstream auzian=i epaitu zuten, hots, egungo presidenteari kalte egiteko gezurrezko informazioa zabaltzea egotzita.

2010eko urtarrilaren 28a
13:28
Entzun
Epaiaren arabera, Dominique de Villepin lehen ministro ohiak ez zekien Nicolas Sarkozy Frantziako egungo presidentea (orduan ministro zen) legez kanpoko komisioekin nahasten zuten informazioak gezurrezkoak zirenik, eta, ondorioz, absolbitu egin dute. Aitztik Jean Louis GergorinEADS areonautika konpainiako burua 3 urteko espetxera zigortu dute azpilana aurrera eraman zuen jende taldearen buru jota. 3 urte horietatik 15 hilabete bete beharko ditu kartzelan.

Epaimahaiak frogatutzat eman du Gergorinek informazio faltsua zabaldu zuela jende bati legez kanpoko komisioekin zerikusia izatea egotzita, hain zuzen ere, zerrenda horietan ageri zirenei kalte egiteko asmoz. Horietako bat zen Sarkozy. Epaian jasotzen denez, Villepinek informazio hori baliatu zuen Sarkozy aurkariaren kontra egiteko baina gezurrezkoa zela jakin gabe, eta, ondoriz, deliturik egin gabe.

Horrenbestez, Villepin garaile atera da Sarkozyrekin izan duen leiha judizialetik. Akusazio partikularra zen Frantziako presidentea auzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.