Frantzia

Villepinen aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin

Aurreikusi bezala, 'Clairstream' eskandaluaren harira PSk Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroaren aurka aurkeztutako zentsura mozioak ez du aurrera egin. PSko diputatuek, komunistek eta UDF zentristako batzuk bozkatu dute ekimenaren alde. Nolanahi ere, ezinezkoa zen aurrera egitea, Villepinen alderdi UMP eskuindarrak gehiengo osoa baitu Asanblean. Zentsura mozio horren alde egitea "Zuzenbide Estatua ahultzea" dela esan du Villepinek bere agerraldian.

2006ko maiatzaren 16a
19:12
Entzun
Clairstream afera, hau da, presidentziarako lehian aurkari nagusi duen Nicolas Sarkozy alderdikide eta gobernukidea ikertzeko agindu zuela, ukatu egin du Villepinek. Areago, horren guztiaren oinarrian "zurrumurruaren diktadura" dagoela salatu du, eta Gobernua aldatzea, dimititzea edo zentsura mozioaren alde egitea, "zurrumurruaren diktadurari men egin eta Zuzenbide Estatua ahultzea" dela esan du.

PS eta komunistak izan dira mozioaren bultzatzaileak, baina Francois Bayrouren UDF zentristako hainbat diputatuk ere bat egin dute ekimenarekin,Bayoru bera buru dela. UDFk boto askatasuna eman die diputatuei, eta banatuta bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.