Wangari Maathai 2004. urteko Bakearen nobel sariduna atzo hil zen minbiziak jota, Nairobin. 71 urte zituen, eta Afrika mendebaldean lehen emakume katedradunetako bat izan zen, Biologian egindako doktoradutza batekin.
1977an Gerriko Berdea izeneko mugimendua sortu zuen Maathaik, ingurugiroaren aldeko. Horri esker 20 milioi zuhaitz landatu dituzte Kenian, batik bat, emakumeek. Nobel saria eman ziotenean ingurugiroaren alde egin zuen lana goraipatu zuten, bideragarria den garapen ekologikoa bultzatuz.
Borroka horretan, gainera, demokraziaren, giza-eskubideen eta emakumeen eskubideen alde egin zuela nabarmendu zuten.