Weiwei kasuan muturra ez sartzeko eskatu du Txinak
PEKIN. Ai Weiwei artista aske uzteko eskatu diote hainbat herrialdek Txinari azken egunotan. Pekinek herrialdeko justizian muturra ez sartzeko erantzun die, eta herrialdearen erabakiak errespetatzeko. Igandean atxilotu zuten artista disidentea delitu ekonomikoak leporatuta. Ordutik, ez dute haren berri eman. Europako Legebiltzarrak Weiwei aske uzteko exijitu zion atzo Txinari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu