Bi egun zain egon ondoren, aske geldituko da Julian Assange Wikileakseko sortzailea. Hala erabaki du Londresko Auzitegi Gorenak, Suediak jarritako errekurtsoa arbuiatu egin baitu. Asteartean aske uztea erabaki zuen Westminster-eko tribunalak 240.000 liberako bermearekin, baina Suediako fiskal nagusiak helegitea jarri zuen. Errekurtsoa onartu ala ez erabakitzeko 48 orduko epea izan du auzitegiak, eta bien bitartean preso izan da Assange.
Wikileaksen sortzaileari, pasa den abuztuan sexu erasoak egitea egozten diote Suedian. Berak ukatu egin ditu akusazio horiek, baina Suediako justiziak bera atxilotzea agindu zuen. Abenduaren zazpian atxilotu zuten Londresen, poliziarekin egindako hitzordu batean, bere burua aurkeztu zuen. Assangeren aldeko pertsonek konspirazio politikoaz ari dira hitz egiten. Suediak dio ez duela Wikileaksen gertakariekin zerikusirik.
mundua
Wikileaksen sortzailea aske utziko dute bermepean
Suediako Fiskal Nagusiak jarritako helegitea ukatu du Londresko Auzitegi Gorenak. Duela bi egun eman zen agindua, baina helegiteak atzeratu egin du prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu