Xinjiango agintariek 18 lagun hil zirela aitortu dute
PEKIN. Xinjiang eskualde hiri batean iragan astelehenean jazotako gertaeran hemezortzi lagun hil zirela aitortu dute hango agintariek. Hildakoen artean 14 «zalapartari», bi polizia eta bi bahitu daudela zehaztu dute. Erbestean bizi diren uigurrek, berriz, hildakoak hogei izan zirela eman dute aditzera. Hotan hirian gertatutakoaz ere bat ez datozen bertsioak dituzte batzuk eta besteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu