Nazioarteko albiste agentzien arabera, Awad Ibnalwazeer diputatuak gidatu bide ditu Al-Abdullarekin lau turistak aske uzteko negoziazioak. Yemengo Gobernuak espetxean dauzkan tribu horretako kideak libre uztea eskatzen zuten hasiera bahitzaileek turistak aske lagatzearen truke. Gobernuak amore eman eta presoak kaleratuko dituzten ez dute zehaztu iturri ofizialek.
Yemengo Gobernuak eta Frantziako enbaxadak baieztatu dutenez, lau turistak iritsi dira dagoeneko bahituta eduki dituzten Yemen hego-ekialdeko eskualdetik Sana hiriburura. Zuzenean Barne ministroaren bulegora eraman dituzte. Frantziako enbaxadak ez du lau turisten egoeraren inguruko zehaztasunik eman.
Mundua
Yemenen bahitu zituzten lau turista frantziarrak aske utzi dituzte
Irailaren 10ean lau turista frantziar bahitu zituen Al-Abdulla tribuak Yemenen. Lauak aske utzi dituzte gaur, Yemengo Gobernuak eta Frantziako enbaxadak baieztatu dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu