Yemengo oposizioa gobernuan izango da
Behin-behineko gobernuaren osaketa erabakitzeko proposamena egin dio oposizioak Saleri
Yemengo oposizioko alderdiek eta Ali Abdula Sale presidente ohia buru duen Herriaren Biltzar Nagusia alderdiak behin-behineko gobernua osatzeko urratsak egin dituzte. Datorren otsailaren 21ean egingo dituzte hauteskundeak, eta ordura arte trantsizio gobernuak gidatuko du herrialdea. Oposizioak bi proposamen egin ditu ministerioen banaketaren inguruan, eta 24 orduko epea eman diote Saleren alderdiari bat onartzeko. Proposamenaren arabera, horren alderdiak, besteak beste, Defentsa, Petrolio eta Atzerri gaien ministerioak mantenduko ditu beste hamabost ministeriorekin batera; orotara 30 izango dira gobernu berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu