Iragan asteburuan ontzi batean 31 iparkorear ailegatu ziren Hego Koreako Yeonpyeong uhartera. Seulgo iturrien arabera, lan talde bateko kideak dira guztiak. Batasun Ministerioko Lee Jong-jook adierazi du «galdekatu» ondoren aske utziko dituztela, Hego Korean gelditzea edo Ipar Koreara bueltatzea erabaki dezaten. 31 lagunak berehala aberriratzeko eskatu du Piongiangek.
Seulgo iturri militarrek diote ez dagoela argi Ipar Koreako ontzi horrek nolatan bukatu zuen Yeonpyeongen. «Desertoreak» direnik ez dute baztertu, baina adierazi dute litekeena dela lainoaren eraginez nahasi eta muga gurutzatu izana. Azaroko erasoaz geroztik, militarren presentzia nabarmenagoa da inguruan.
Yeonpyeong uhartera iritsitako iparkorearrak aske utziko ditu Seulek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu