Espainia

Zaragozako enpresaburu baten aurkako erasoa bere gain hartuz GRAPOren izenean bidalitako agiria egiazkoa den ikertzen ari dira

Joan den otsailaren 6an Francisco Colell enpresaburuaren aurkako erasoa izan zen Zaragozan (Aragoi, Espainia). Tiroketaren ondorioz Collel larri zauritu zen eta Ana Isabel Herrero haren emaztea hil egin zen. Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, GRAPOren izenean eskutitz bat jaso dute Antena 3 telebita katean erasoa beren gain hartuz. Idatzia egiazkoa den ikertzen ari dira.

2006ko otsailaren 21a
13:23
Entzun
Espainiako Barne ministerioa eta Polizia gutunaren egiazkotasuna baieztatzen ari da.

Francisco Collel enpresaburuak erasoa izan zen egunean bertan esan zien poliziei GRAPOko kideek bahitu nahi izan zutela. Erasotzaileek eurek, esan ei zioten taldeko kideak zirela eta arrazoi ekonomikoak medio bahitu nahi zutela. Collelek hiru tiro jaso zituen eta emaztea hil egin zuten.

Erasoa iluntze aldera gertatu zen, joan den otsailaren 6an. Colellen Enpresako bulegoak dauden eraikinean izan zen tiroketa, garajean hain zuzen. Francisco Collel enpresariak ziurtatu zuenez, poliziek erakutsitako ustezko GRAPOko kideen argazkien artean bi erasotzaile ezagutu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.