Tripolitik 50 kilometrotara dagoen Zauija hiria oposizioaren kontrolpean dagoela jakinarazi dute erreboltariek. Iragan larunbatean hiriaren gehiengoa kontrolatzea lortu zuten erreboltariek, eta egunotan Gaddafiren tropen esku zegoen petrolio findegia eskuratu nahian aritu dira, atzo lortu zuten arte. Erregimenaren armadak Tunisiako mugarantz alde egin duela dio oposizioak.
Tripolitik inoiz baino gertuago daude erreboltariak, eta bi aste barru garaipena lor dezaketela iragarri dute. «Tripoliren atarian gaudela jakitean gurekin bat egingo dute hiriburuko herritarrek ere», esan du Ahmed Bani errebeldeen koronelak.
Zauija hiria kontrolpean dutela jakinarazi dute Libiako erreboltariek
Muammar Gaddafiren kontrako garaipena bi aste barru ospa dezaketela diote oposizioko ordezkariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu