Mundua

Zauritu eta atxilotu ugari utzi dituzte Grezian manifestarien eta Poliziaren arteko istiluek

16 urteko mutil gazte bat polizia batek jaurtitako tiroaren ondorioz hil zen larunbat goizaldean, eta horren ondorioz, iskanbila handiak izan dira asteburu guztian hiri nagusietan, besteak beste, Atenasen eta Tesalonikan. Azken horretan iskanbilak handiak dira oraindik.

2008ko abenduaren 8a
17:34
Entzun
Iturri ofizialen arabera, azken 25 urteetan Grezian bizi izan diren istilu larrienak dira asteburu honetakoak. Zauritu eta atxilotu ugari utzi dituzte: gutxienez 40 dira zaurituak eta 22 atxilotuak. Azken orduetan Atenas hiriburuan giroa baretu egin dela diote agintariek, baina Tesalonikan -bigarren hiri nagusia da-, Pireoan (Atenas ondoan), erdialdeko Trikala hirian edo Corfu uhartean borrokak handiak dira oraindik. Gainera, gaur eta bihar Greziako eskola guztiak itxita daude Alexander Grigoropulos 16 urteko mutikoaren heriotza salatzeko.

Hain zuzen ere, larunbat goizaldean Grigoropulos Poliziak tirokatuta hil izanak piztu ditu istiluak. Iturri ofizialen arabera, ezkerreko gazte talde bat Poliziaren patruila bati oldartu zitzaion, eta uxatzeko airera egin zuen tiro polizia batek. Bala batek gazte istripuz jo zuela agertu zuen hasieran Greziako Gobernuak. Lekuko ugarik, ordea, poliziak nahita egin ziola tiro gazteari agertu zuten, eta horren ondoren, badaezpada atxilotuta daukate polizia hori eta beste kide bat. Gainera, hildakoa mutil lasai eta "istiluetan sartzen ez zena" zela diote haren ingurukoek, agintariek emandako azalpenak gezurtatuz.

Atzo 10.000 lagun inguruk parte hartu zuten Atenasen ezkerreko alderdiek, sindikatuek eta ikasle elkarteek antolatutako manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.