Korsikako hainbat supermerkatutan zazpi bonba zartarazi dituzte bart gauean, ordubata aldera. Dendak hutsik zeuden, eta, ondorioz, ez dago zauriturik. Kalte materialak handiak dira. Bonbak sei supermerkaturen sarreretan zauden jarrita. Leclerc multinazionalak izan ditu eraso gehien.
Oraingoz, ez du inork bere gain hartu leherketen erantzukizuna. Poliziaren arabera, talde independentista bat dago erasoen atzean. Hango hedabideen esanetan, FLNC Korsika Askatzeko Fronte Nazionaletik bereizitako taldeak egin ditu atentatuak. Orain aste batzuk iragarri zen talde horren sorrera. Korsikako egoera ekonomikoa salatu eta herrialdetik kanpo etekin ekonomiko ugari lortzen dituzten enpresa handien kontra egin izan du.
Korsika Frantziaren menpeko uharte bat da.