EZBEHARRA INDIAN
Zazpi bonba zartatu dituzte Bombayn hainbat trenetan, eta ehundik gora lagun hil dira
Ehundik gora lagun hil dira eta gutxienez 450 zauritu gaur arratsaldean Bombayko (India) hainbat tren geltokitan izandako erasoetan. Arratsaldeko 18:00ak aldera (arratsaldeko 14:00ak aldera Euskal Herrian), zazpi bonba zartarazi dituzte une berean, geltokiak jendez gainezka zeudenean. Hori dela, eta biktimak askoz gehiago izan daitezkeela ohartarazi dute agintariek. Indiako Barne Ministroak adierazi du espero zutela horrelako zerbait baina ez zekitela non eta noiz gertatuko zen. Poliziak “eraso terrorista” bat izan dela esan du, eta alerta egoera ezarri dute New Delhyn eta Bombayn.
Erasotu duten tren linea munduan gehien erabiltzen dena da, eta leherketa guztiak lehen mailako bagoietan izan dira. Azken hiru urtetan gertatu den erasorik bortitzena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu