John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak esan du ez dagoela meategi batean harrapatuta dauden 29 meatzariak erreskatatzeko aukerarik. Bost egun daramatzate meatzariak harrapatuta, eta atzo bizirik egon zitezkeela esan bazuen ere, erreskatea arriskutsuegia litzatekeela gaineratu du, eta ezin dituztela erreskate taldekoak arriskuan jarri. "Senideak etsita daude, gu etsita gaude, herrialdea etsita dago", esan du.
Meatzariak harrapatuta dauden lekura iristeko zeharkatu beharreko lurra metano gasez betea dagoela esan du. Gas hori izan zen ostiralean istripua eragin zuen leherketa sortu zuena. Erreskate taldekoak airearen kutsadura noiz jaitsiko zain daude, errobot batekin egindako saioa hezetasun handiagatik bertan behera geratu ostean. Keyk esan duenagatik, ordea, hori gertatzeko oso aukera gutxi daude.
Pike River enpresako kointseilari ordezkariak, Peter Whittallek, leherketa nola gertatu zen azaldu du agerraldi batean, eta erreskatea "oso arriskutsua" dela berretsi du. Gainera, istripua eragin zuen leherketaren irudiak erakutsi ditu, meategirako sarrerakoak; horietan leherketak lurra nola astintzen duen ikusten da, eta airea hauts txuriaz betetzen da. Adituek esan dutenez, ondoko bailara ere mugiarazi zuen leherketak, eta meategiko aireztapen sarrerak ere lehertu zituen.
MUNDUA
Zeelanda Berriko meategi batean harrapatuta dauden 29 meatzariak ezingo dituzte erreskatatu
Bizirik badaude ere, eurengana iristeko zeharkatu beharreko lurra metano gasaz betea dagoela esan du John Key lehen ministroak. Pike River enpresako kontseilari ordezkariak leherkata nola gertatu zen eta une horretako meategirako sarreraren irudiak erakutsi ditu. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=n9dIwB8WSvA[/YouTube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu