Hondurasko krisi politikoak irtenbidea aurkitu zuela zirudien Manuel Zelaya kargutik kendutako presidentearen eta Roberto Micheletti de facto-ko presidentearen ordezkariak Zelaya berriz presidente jartzeko testua adostu zutela jakin zenean. Baina, albistea jakin eta berehala Michelettiren gobernuak hitzarmena ukatu zuen, eta "soilik" aurrerapausoak egon zirela nabarmendu zuen.
Akordio batera heltzeko negoziazioekin jarraituko dutela ere argitu du de facto-ko gobernuak eta hori lortzeko "jarrera optimista" duela. Lehengo astean hasi zituzten elkarrizketak bi aldeek, Tegucigalpako hotel batean (Honduras).
Zelaya indarrez kendu zuten kargutik eta Hondurastik irtetera behartu zuten. Irailaren 21ean, 86 egun beranduago, Hondurasen sartzea lortu zuela jakinarazi zen eta zehazki Tegucigalpako Brasilgo enbaxadan zegoela.
muNDUA
Zelaya berriz presidente jartzeko akordioan kontraesanak nagusi
Atzo kargutik kendutako presidentearen eta Micheletti 'de facto'-ko presidentearen ordezkariak ados jarri zirela zabaldu zen, baina albistea jakin bezala, Michelettiren gobernuak akordiorik ez zegoela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu