Irakeko erresistentzia armatuak beste eraso bat egin du Irakeko poliziaren komisaldegien aurka. Erresistentziako kideek koalizioko tropen laguntzailetzat jotzen ditu Irakeko poliziak, eta horregatik erasotu ditu behin baino gehiagotan Bagdada, Falluja, Ramadi eta Bakuban. Lau hiri horiek 'hiruki suniaren' barrenean daude, hain justu, Irakeko presidente ohi Saddan Husseinek jarratzaile gehiago izango dituen inguruan.
Bestalde, Izzat Ibrahim al Duri Irakeko erresistentzia armatuko ustezko buruaren lau senitarteko atxilotu dituztela esan dute AEBetako iturri militarrek. Atxiloketak Samarran egin dituzte, Bagdad hiriburutik 100 kilometrora. Lau atxilotuak Al Duriren ilobak dira, guztiak gizonezkoak, baina AEBetako iturriek ez dute berri gehiago eman nahi izan. Iturri horien arabera, atxilotuek Al Duri ezkutalekuaren berri izan dezakete. Al Duri Husseinen erregimeneko bigarrena da eta Irakeko erresistentzia gidatzea leporatzen diote AEBek.
Irakeko okupazioaren ondorena
Zenbait hildako utzi ditu Bakubako komisaldegi batean izan den leherketa handi batek
Leherketa handi bat izan da gaur goizean Bakuba hiriko komisaldegi batean, Bagdad hiriburutik 60 kilometrora, eta lekuko batzuen arabera, zenbait hildako eragin ditu eztandak, datu zehatzik ez badago ere. Lekuko horien arabera, lehergailuz beteriko auto bat komisaldegiaren hormen aurka jo ondoren zartatu da, aurrez gertatu diren erasoetan bezalaxe. Bestalde, Izzat Ibrahim al Duri Irakeko erresistentzia armatuko ustezko buruaren lau senitarteko atxilotu dituztela esan dute AEBetako iturri militarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu