Ekuadorko presidentea aukeratzeko hauteskundeetako boto zenbaketak aurrera egin ahala, Alvaro Noboa kontserbadorea gero eta atzerago uzten ari da Rafael Correa hautagai ezkertiarra: %14 zutenean zenbatuta, botoen %66,32 ziren Correarentzat eta %33.77 Noboarentzat. %40arekin, berriz, %67,86ra igo da Correaren ehunekoa, eta 32,14ra murriztu Noboarena. Azken batean, hautagai kontserbadorearen botoen bikoitza ematen dio orain arteko zenbaketak ezkertiarrari.
Horrenbestez, Correak irabazle aldarrikatu du bere burua. Noboa ez da atzera geratu, ordea, eta berak ere gauza bera egin du. Iruzur salaketa egiten hasi da dagoeneko hautagai kontserbadorea.
Ekuadorko hauteskundeak
Zenbaketak aurrera egin ahala, Correa ezkertiarrak garaipenari eusten dio
Botoen %47,73 zenbatuta, %68,28 ziren Correarentzat; haren aurkari nagusi Alvaro Noboa kontserbadoreak, ostera, botoen %31,72 ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu