mundua

Zentro-eskuina aurretik doa Txekiako bozetan

2010eko maiatzaren 29a
17:49
Entzun
Txekiar Errepublikako Legebiltzarrerako gaurko hauteskundeetako botoen %85 zenbatuta dituztela, zentro-eskuineko alderdiak dira nagusi -ODS, TOP 09 eta Gai Publikoa-, denen artean %46ko babesa lortuta.

CSSD alderdi sozialdemokratak eta KSCM komunistak %34ko babesa daukate bien artean orain arte. Berdeek %2,3ko sostengua izan dute.

CSSD da, oraingoz, alderdirik bozkatuena (%23), baina badirudi zentro-eskuinekoek koalizioa osatuko dutela. ODSek %20 lortu du, TOP 09k %16.

Pragako zenbait lekutako eta hiri handi batzuetako botoak falta dira kontatzeko, hango Estatistika Bulegoak gaur arratsaldeko bostak aldera jakinarazi duenez. Parte-hartzea %62koa izan da.

Hamar milioi lagun bizi dira Txekian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.