Txina

Zhao Ziyang Txinako lehen ministro ohia hil da

80ko hamarkadan Txinako erregimenean kargu handiak izan bazituen ere (lehen ministro eta Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen), azken 15 urteak etxean atxilotuta egin ondoren hil da Zhao Ziyang, 85 urterekin. Lehen erreforma ekonomikoen bultzatzailea izan zen, baina erregimenak guztiz baztertu zuen Tiananmengo ikasleen protesta errepresioaren bidez amaiaraztearen kontra agertu ostean.

2005eko urtarrilaren 17a
11:05
Entzun
Tiananmengo gertakarien ondoren, Txinako agintariek akusazio gogorrak egin zituzten ordu arte Den Xiaopingen hurbil-hurbileko laguntzailea izan zen Zhao Ziyangen aurka: besteak beste, traizioa eta alderdia zatitzea egotzi zioten.

Erreforma ekonomikoak gauzatzen eta Txina nazioarteko finantza mundura eraman duen aldaketak bultzatzen hasi zen agintaria izan zien Zhao Ziyang, 80ko hamarkadaren amaiera aldera. Txinatar askok, ordea, aldaketa ekonomikoak ez ezik erreforma politikoa ere eskatzen zuten, eta Tiananmengo plazan batu ziren milaka ikasleak izan ziren 1989an gurari horren adierazpide nagusia.

Mugimendu harekin ulerkor agertu zen Zhao Ziyang lehen ministroa, eta protesta indarren amaiaraztea galarazi nahi izan zuen. Gobernuaren barruan, ordea, beste jarrera nagusitu zen: errepresioaren aldekoa.Azkenean, Armada sartu zen Tiananmen plazan eta ehunka ikasle hil zituzten.

Zhao Ziyang, ostera, kargutik kendu eta etxean atxilotuta egotera zigortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.