ZIENTZIA. Espazioko aurrekontuari eutsiko dio Errusiak
MOSKU. Errusiako ekonomiarentzat aurtengo urtea gogorra izango dela aitortu arren, Vladimir Putin lehen ministro errusiarrak hitzeman du ez dela murrizketarik izango espazioko aurrekontuan. Apustu handia egiten ari da Errusia, eta hamar urteren buruan espazio estazio bat zabaldu nahi du Ilargian. Datozen urteetan, berriz, Soyuz ordezkatuko duen espaziontzi berria bat garatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu