Zigorrak gogortu dizkio Europako Batasunak Irani, auzi nuklearra dela eta

Irango Gobernuaren arabera, EBren neurriek ez dute eraginik izango herrialdearen ekonomia «indartsuan»

Erredakzioa
2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
EB Europako Batasunak Irango Gobernuaren aurkako neurri gehiago hartuko ditu. EBk Irango ekonomia estutu nahi du, Teheranek gai nuklearretan «elkarlanari» ekiteko. Besteak beste debekatu egingo ditu Europako bankuen eta Teheranen arteko diru-transferentziak. Horrez gain, estatuari funtsezko finantzazioa ematen dioten 34 enpresaren aktiboak ere izoztuko ditu. Gobernuaren esanetan, ordea,EBren zigorrek ez dute eraginik utziko herrialdearen ekonomia «indartsuan».

Catherine Ashton EBko Atzerri Politikarako ordezkariak adierazi du «ahalegin guztiak» ari dela egiten programa nuklearrari buruzko eztabaidaelkarrizketaren bidez konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.