Mundua

Zipreko bi komunitateetako buruzagiak NBEko ordezkariekin bilduko dira gaur, gatazka nola konpondu aztertzeko

Zipreko bi lehen ministroekin -Greziaren babesa du batek eta Turkiarena besteak- bilera egingo du gaur Ibrahim Gamabari NBE Nazio Batuen Erakundeko Arazo Politikoetarako idazkari nagusiak. Egun bitan banatuta dagoen uhartea batzeko bidean jartzea eta bi komunitateen arteko gatazka nola konpondu aztertzea da bileraren helburua.

2006ko uztailaren 8a
17:48
Entzun
Zipre bitan banatuta dago 1974tik: Greziaren babespeko komunitate eta erregimena dute hegoaldean; Turkiak okupatuta du iparraldea. Izan ere, aipatutako urtean Turkiako Armada sartu zen uhartera, Greziak eman nahi zuen estatu kolpea gerarazteko eta uhartea Greziaren menpe gera zedin eragozteko. Nolanahi ere, nazioarteko komunitatean Turkiak berak bakarrik onartzen du okupazioa.

Bi komunitateen arteko harremanak, gainera, gatazkatsuak dira. Hori konpontze aldera, eta, halaber, bitako bereizketa hori amairazteko, elkarrizketak bultzatu nahi dut NBEk. Horretarako Zipreko bi lehen ministroekin -Greziaren eraginpeko Tassos Papadopoulos eta Turkiaren eraginpeko Mehmet Al Talat— bilera egingo du Gambarik.

2004ko apirilean NBEk bultzatutako bat-egite proposamena bozkatu zuten Zipreko bizilagunek, eta %76 egitasmoaren kontra agertu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.