Israelgo Auzitegi Gorenak Zisjordaniako harrobien ustiaketa lanekin jarraituko du. Harrobi horiek palestinarren lurretan dauden arren, Israelgo enpresek zuzentzen dituzte hango lanak. Auzitegiaren esanetan, hamar harrobiek lanean jarrai dezakete, baina ezin ditu gehiago esportatu. Zisjordaniak ustiaketaren %75 saltzen dizkio Israeli. Yesh Din gobernuz kanpoko erakundeak harrobiak palestinarrei etekinak ematearen aurka egin du. Horrez gain, PAN Palestinako Aginte Nazionalak Israeli leporatu dio Jerusalem ekialdean 130 etxebizitza eta turistentzako eraikinak egitea baimendu izana, eta eraikin horiek legez kanpokoak direla salatu du.
Horrez gain, Benny Gantz Israelgo armadako buruaren esanetan, Gazako Berun Urtua operazioak «emaitza bikainak» eman zituen, eta aurki antzeko erasoa egiteko asmoa dutela iragarri du. Erasoan 1.400 palestinar hil ziren.
Zisjordaniako harrobien ustiaketarekin jarraituko du Israelek
Jerusalem ekialdean 130 etxebizitza eta turistentzako eraikinak egitea baimendu izana salatu du PANek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu