Zisjordaniako kolonizazioa ikertzeko eskatu du NBEk
NEW YORK. NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak batzorde bat eratzeko eskatu du Israelek Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean egindako kolonizazioaren ondorioak ikertzeko. Kontseiluko 47 kideetatik 36k bozkatu dute horren alde, hamarrek abstentzioa eman dute eta AEBek bakarrik bozkatu dute aurka. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak «hipokrita» deitu dio kontseiluari, eta «automatikoki» Israelen aurka egotea egotzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu