mundua

Zisjordanian 11 tren linea eraikitzeko plana prestatu du Israelek

Oraindik ez dute plana garatzeko datarik zehaztu, ezta proiektuaren kostua ere.

2012ko otsailaren 28a
10:35
Entzun

Israelgo Gobernuak plan bat prestatu du Zisjordanian 11 tren linea eraikitzeko. 475 kilometroko luzera izango luke tren sareak, Haaretz egunkariaren arabera.

Yisrael Katz Israelgo Garraio ministroaren eskaeraz prestatu dute plana, eta zailtasunei aurre egin beharko die aurrekontuari, legediari eta arlo diplomatikoari dagokionez.

Oraindik ez dute plana garatzeko datarik zehaztu, ezta proiektuaren kostua ere. Israelgo Gobernutik azpimarratu dute plana eskatu zutela "ministerioaren eta Auzitegi Gorenaren arteko akordio baten bidez" burutu dadin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.