Mundua

Zoeren Ontziko sei kide zortzi urtean gatibu lanak egitera zigortu dituzte

103 haur Europara eramateko ahalegina egiten ari zirela atxilotu zituzten Txaden, bahiketa leporatuta. Laster Frantziara eraman ditzakete. Ume horiek Darfurko umezurtzak zirela sinetsita salbamendu operazio bat egin nahi izan zutela agertu dute Zoeren Ontzikoek epaiketan.

2007ko abenduaren 26a
19:33
Entzun
Zortzi urtean gatibu lanak egiteko zigorra jarri die Txadeko Justiziak Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakundeko sei kideri, eta laster Frantziara eraman ditzakete. Urriaren 25ean 103 haur Europara eramateko ahalegina egin zutela-eta, bahiketa saioa leporatu diete. Guztira hamar lagun dira N'Djamena hiriburuko auzitegian epaitu dituztenak: Zoeren Ontziko sei kide frantziar -horiek jaso dute zigorra-, eta operazioan laguntzaile izan zituzten Txadeko hiru herritar eta Sudango beste bat.

Atxilotu zituztenean, 103 haur horiek Darfurko gerrako umezurtzak zirela agertu zuten Zoeren Ontziko kideek, eta euren asmoa Europara behin-behinekoz eramatea zela, bizitza salbatzeko, Darfurko egoera konpondu artean.

Gero, ordea, haurretako zenbait ez zirela umezurtzak eta Darfurkoak ikusi da. Epaiketan eman dute horri buruzko azalpena Zoeren Ontziko sei kideek eta, agertu dutenez, Txaden eta Sudanen zituzten bitartekariek haur guztiak Darfurko umezurtzak zirela sinetsarazi zieten. Euren asmoa salbamendu operazioa egitea zela berretsi dute.

Euskal Herrian -Lapurdin eta Nafarroa Beherean- haur horietako batzuk aterbertzeko konpromisoa hartua zuten familia batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.