errefuxiatuen krisia

Zortzi hildako eta 600 erreskatatu baino gehiago izan dira asteburuan Mediterraneoan

Italiako Kostazainek eta Mugarik Gabeko Medikuek erreskatatu dituzte, Italiako kostatik gertu. Bien bitartean, 10.000 errefuxiatu inguru daude Serbia eta Kroazia arteko mugan, Kroaziara sartzeko zain. 

Asteburuan Mediterraneoan erreskataturiko iheslarietako batzuk. EFE
2015eko urriaren 19a
07:22
Entzun

Italiako kostara iritsi nahian zendu dira asteburuan zortzi iheslari. Haiekin batera hainbat itsasontzitan Europara zetozen 633 errefuxiatu bizirik erreskatatu dituzte Italiako Kostazainek eta Mugarik Gabeko Medikuek. Errefuxiatu guztiak Italiako Tarantoko kaira iristekoak ziren gaur goizean.

Irailean OIM Migrazioen Nazioarteko Erakundean emandako datuen arabera, 473.887 lagunek lortu dute Mediterraneoan barrena Europara iristea. Iraileko datuen arabera, bidean 2.812 iheslarik galdu dute bizia. 

OIMren arabera, Europara etorritako iheslarien 121.859 Eritrea, Nigeria, Siria, Sudan eta Somaliakoak dira. 

Kroaziara sartzeko zain

Hungariak mugak itxiz geroztik, joan den ostiraletik, 10.000 errefuxiatu baino gehiago daude Serbia eta Kroazia arteko mugan, Kroaziara sartzeko zain. Handik heldu nahiko lukete Europako Batasunera. Beste errefuxiatu askok, berriz, Esloveniara aldatu duten herrialde aberatsenetara ailegatzeko asmoz egiten ari diren ibilbidea. 

Izan ere, Kroazian, nahikoa errefuxiatu hartu dituztela-eta, ez dizkiote oraingoz beste errefuxiatu uholde bati ateak ireki. Hala ere, Ljubljanak iheslariei Kroaziatik sartzen utziko die Austriak igarobidea bermatu ahala

Eguraldi hotza eta euriaren ondorioz, errefuxiatuen egoera okertzen ari dira orduek aurrera egin ahala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.