ESPAINIA

Zortzi lagun hil dira Jaca ondoan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota

AGENTZIAK
JACA
2005eko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Zortzi pertsona hil ziren atzo Huescan (Espainia) izandako istripu batean. Jaca eta Sabiñanigo artean izan zen istripua, N-330 errepidean, Navasa herrira sartzeko bidegurutzean. Furgoneta batek eta jeep batek aurrez aurre egin zuten talka. Furgonetan zihoazen zortzi pertsonetatik sei hantxe hil ziren, eta zazpigarrena, ospitalerako bidean. Zortzigarren bidaiaria larri zaurituta dago. Jeep ibilgailuko gidaria istripuan bertan hil zen.

Hildako guztiak portugaldarrak dira eta golf zelai baten eraikuntzan ari ziren lanean. Bazkaldu ondoren izan zuten istripua, lanera zihoazela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.