Gaur goizean, zenbait leherketa izan dira Irakeko hainbat hiritan, eta gutxienez 43 lagun hil dituzte eta dozenaka zauritu, Irakeko Poliziak eta hiri horietako ospitaletako iturriek azaldu dutenez. Zaurituak ehundik gora direla esan dute.
Eraso larrienak Karbalan eta Kirkuken izan dira. Kirkuken, polizia etxe baten ondoan bi bonba-auto lehertu, eta 11 lagun hil eta 30 zauritu dituzte; hildakoen artean hamar polizia daude. Karbalan, bi leherketatan bederatzi lagun hil dituzte eta 40 zauritu.
Bagdad hiriburuan ere izan dira leherketak. Al-Hilan, ekintzaile suizida batek aldean zeraman karga zartarazi du, eta zibil bat hil du; beste zortzi bonba-auto bat lehertuta zauritu dira.