Katalunia

Zortzi mosso inputatu egin dituzte Ravaleko atxilotuaren heriotzagatik

Juan Andres Benitez enpresarioa Bartzelonan indarrez atxilotu eta ordu gutxira hil zen.

Berria.info
2013ko azaroaren 4a
12:47
Entzun

Bartzelonako 20. instrukzio auzitegiko epaileak inputatu egin ditu Bartzelonako Raval auzoan Juan Andres Benitez enpresarioaren atxiloketan parte hartu zuten Esquadra Mossoetako zortzi ajenteak. Indarrez atxilotu eta ordu gutxira hil zen Benitez, eta atxiloketa uneko bideoek, bizilagunek atereak, polemika eragin zuten polizia indarkeria erakutsi zutelako. Espainiako Poliziak egindako txostenean, mossoek atxilotuari buruan kolpeak eman zizkiotela jaso zuten, behin immobilizatuta zeukatelarik.

Epaileak iritzi dio neurriz gaindiko indarkeria erabili zutela mossoek atxiloketa unean, eta azaroaren 13an deklaratzera deitu ditu zortzi ajenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.