Ekialde Hurbila

Zortzi palestinar hil ditu Israelgo Armadak

2008ko otsailaren 5a
17:58
Entzun
Zortzi palestinar hil ditu Israelgo Armadak, bi erasotan. Palestinarretako bi Egiptoko mugatik hurbil hil dituzte soldad israeldarrek, tiroka. Jan Yunisen, berriz, Polizia palestinarraren egoitza bat bonbardatu dute Israelgo Armadako hegazkinek, eta sei lagun hil dituzte.

Zenbait iturriren arabera, Hamaseko kideak dira hildako zortzi palestinar horiek. Izan ere, Jan Yunisek polizia etxe horretako kideak Hamasen aldekoak lirateke. Egiptoko mugan hil dituzten beste bi palestinarrak Hamasen adar armatuko ekintzaileak liratekeela agertu dute iturri horiek.

Atzo ekintzaile suizida palestinarrek atentatua egin zuten Israel hegoaldean, eta eurez gain israeldar bat hil zen. Halaber, hamabost bat lagun zauritu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.