Protestak herrialde arabiarretan

Zortzi pertsona hil dira Sirian, Deraa hirian

2011ko martxoaren 23a
18:22
Entzun

Siriako Deraa hirian lau pertsona hil ziren atzo gauean eta gaur arratsaldean beste lau, azken egunetan herrialde hartan sortutako protestak direla-eta.

Sana albiste agentziaren arabera, talde armatu batek erasoa egin zuen atzo, anbulantzi bat Al Emari meskita aurretik pasatzen ari zela, eta mediku bat, erizain bat eta anbulantziako gidaria hil zituen. Beste lagun bat ere hil zen.

Gaur hiru zibil eta soldadu bat zendu dira Polizia manifestariei oldartu zaienean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.