MUNDUA

Zortzi soldadu estatubatuar hil dituzte Afganistanen

Uztaileko lehen hamabost egun hauetan 45 dira hil dituzten soldatu atzerritarrak, horietatik 33 estatubatuarrak.

2010eko uztailaren 15a
15:35
Entzun
Autoritateen esanetan zortzi soldadu estatubatuar eta bost zibil hil zituzten talibanek Afganistan hegoaldean. Bost zibil horietatik hiru itzultzaile afganiarrak ziren eta bi segurtasun zaintzaileak. Uztaileko lehen bi asteetan 45 soldadu atzerritar hil dituzte, horietatik 33 estatubatuarrak.

Bere buruaz beste egin zuen erasotzaileak lehergailuz beteriko autoa leherrarazi zuen Afganistango polizia nazionalaren kuartelaren aurka, Kandaharren. Ondoren, hainbat matxinatuk kuartela erasotu zuten arma automatikoekin eta misil jaurtigailuekin, NATOk komunikatu batean adierazi duenez.

Talibanen bozeramaile lanak egiten dituen Qari Yusef Ahmadik adierazi zuen 13 militar atzerritar eta 8 afganiar hil zituztela.

Asteazkenean beste lau soldadu estatubatuar hil ziren ibilgailuan zihoazela bonba bat lehertu zenean. Bosgarren soldadu bat egun berean hil zen borroketan zauritua izan ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.