MUNDUA

Zortzi soldadu turkiar hil dira, mina bat zapalduta

Hakkarin (Kurdistan) gertatu da erasoa, eta Kurdistango Langileen Alderdia jotzen dute erantzuletzat. Lehen ministroak iragarri du "terrorismoaren aurka" beste estrategia bat hartuko dutela.

2011ko abuztuaren 17a
16:14
Entzun

Zortzi soldadu hil dira Hakkarin (Turkia), haien konboi militarrak mina bat zapalduta. Irakekin muga egiten duen gunean gertatu da erasoa, eta Kurdistango Langileen Alderdia jotzen dute erantzuletzat.

Atzo ere beste eraso bat izan zen, baina ez zen biktimarik izan.

Poliziak Abdulla Ocalan Kurdistango Langileen Alderdiko lider historikoa du preso, eta gobernua talde armatuarekin harremanetan zen. Baina negoziazioak ez du aurrera egin, eta azken asteetan gora egin dute militarren aurkako erasoek.

Asteburuan ere hiru soldadu hil ziren, talde armatuarekin izandako borrokan. Astelehenean, beste hiru soldadu zauritu ziren mina bat lehertuta.

Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek iragarri du "terrorismoaren aurka" beste estrategia bat hartuko dutela. Hango hainbat hedabidek diotenez, gobernua Kurdistango Langileeen Alderdiaren baseen aurkako erasoa prestatzen ari da, baina ez dago baieztapen ofizialik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.