Iraken okupazioa

Zortzi zibil hil dira Fallujan, AEBetako soldaduen eta erreboltarien borroken ondorioz

Gutxienez, zortzi pertsona hil dira Irakeko Falluja hirian —Bagdad hiriburutik 50 kilometro mendebaldera— AEBetako soldaduen eta erresistentziaren arteko borroken ondorioz. Hildako horiek guztiak zibilak dira, eta haien artean zenbait ume daude. Lekukoek eta erietxeetako iturriek eman dituzte datu horiek. AEBetako Armadako iturriek, ordea, ez dute gertatutakoari buruzko azalpenik eman.

2004ko martxoaren 26a
19:54
Entzun
Lekukoek agertu dutenez, hainbat eztanda entzun dira Fallujako zenbait lekutan, agi denez, mortero bidez jaurtitako lehergailuek eragindakoak. Iturri horien arabera, AEBetako tropak Fallujan sartzen saiatu direnean erresistentziako borrokalariek eraso egin diete, eta enfrentamendu horietan hil dira zortzi zibilak. Halaber, 25 bat lagun zauritu direla jakinarazi dute, haiek guztiak ere zibilak.

Falluja Saddam Husseinen aldeko erresistentziaren gotorlekuetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.