Mendia

Ehun Miliak proban izena emateko epea ekainaren 11n amaituko da

Uztailaren 13, 14 eta 15erako antolatu dituzte 168 kilometroko proba luzea eta Goierriko Bi Handiak proba laburra

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Hirugarren urtez antolatu ditu Beasaingo Arrastaka elkarteak Ehun Miliak eta Goierriko Bi Handiak iraupen luzeko lasterketak. Uztailaren 13an, 14an eta 15ean egingo dituzte, eta horietakoren batean parte hartu nahi duenak azken egunak ditu izena emateko; ekainaren 11n amaituko da epea. Izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar da, eta bi proben inguruko argibideak nahi dituenak www.ehunmilak.com atarira jo dezake.

Behin izena emanda, hilabete eta erdi geratzen zaie mendizaleei sasoian jarri eta prestaketa fintzeko. Ehun Miliak probak 168 kilometroko luzera du, eta 11.000 metroko desnibel positiboa. Goierriko Bi Handiak xumeagoa da zenbakiei dagokienez, baina gogortasun handikoa: 88 kilometro eta 6.000 metroko desnibela ditu. Aurrenekoa bukatzeko, 48 orduko epea dago; bigarrenean, berriz, 24 ordukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.